Horma eta zutabeen enkofratuak
Hormen eta zutabeen enkofratua, aurpegi bateko enkofratuak, enkofratu zirkularra eta enkofratu osagarriak, hormigoizko hormak, zutabeak, hastialak, zimenduak, zapatak, estribuak eta beste elementu batzuk eraikitzeko.
Hormigoizko enkofratu sistemen gama zabal bat, eraikuntza proiektu mota guztietarako.
Enkofratu igokariak
Enkofratu sistema autoigokariak, gidatuak eta ohikoak, altuera handiko hormetarako. Dorreak, etxe-orratzak, nukleoak, zubien pilareak, pilonoak eta presak eraikitzeko egokiak.
Perimetroko segurtasun pantailak ere baditugu altuera handiko eraikinak eraikitzeko lanetan erorikoetatik babesteko.
ULMA Constructionen hormen enkofratuekin konbinatu daitezke.
Lauzako enkofratuak
Habeen enkofratuak, modularrak, kubetadunak eta aluminiozkoak, hormigoizko lauzak eraikitzeko.
Edozein eratako aplikaziotarako balio dute: lauza handiak, trinkoak eta arinduak, inklinatuak, zintzildurako habeak, erremateak, kapitelak, hegalak, etab.
Hormigoizko akabera bikainak. Segurtasuneko estandarrak bermatuta langileentzat.
Zubien enkofratuak
Azken belaunaldiko teknologia enkofratuetan eta zinbrietan, zubiak eta biaduktuak errentagarritasun handienez eraikitzeko.
ULMA Constructionek era guztietako zubien premiei erantzuten die. Enkofratu sistema egokikorrak, zubi egitura bakoitzerako optimizatuak.
Tuneletako enkofratuak
Teknologiarik gorena tunelen eraikuntzarako enkofratuetan.
ULMA Constructionen tunel faltsuak eta meategiko tunelak eraikitzeko metodoetan espezializatuta gaude.
Enkofratu orga alokagarria, segurtasun maila handia ere bermatzen duena.
Eskorak eta zinbriak
Karga ahalmen handiko puntalen eta zinbrien sistema, forjatuak, zubi taulak, kapitelak, tuneleko gangak edo apeoa erabiltzea eskatzen duen beste edozein egitura eraikitzeko.
Altzairuzko eta aluminiozko puntalak, zinbria arinak eta karga handiko zinbriak dauzka sistemak.
Egurrezko habeak eta taulak
Karga ahalmen optimizatua duten egurrezko taulak eta habeak, obrako hainbat aplikaziotarako.
Berrerabilpen ugari ahalbidetzen dute, enkofratu sistemaren erabilera optimizatzeko.