BALDINTZA OROKORRAK
1. Abisu honen bitartez, eta Datuen Babesari buruzko Legeriak oro har ezartzen duena eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak – 95/46/CE Direktiba indargabetzen du (aurrerantzean RGPD)¬, bereziki, ezartzen duena betez, ULMA C y E, S. Coop.ek datu pertsonalen babeserako duen politikari buruz informatzen ditu www.ulmaconstruction.eus webgunearen erabiltzaileak,…ULMA C y E, S. Coop.ek bere webgunean eskainitako zerbitzuetako batzuk erabili edo horien harpidetza egiteagatik daturik eskatuko balizkiote webgunearen erabiltzaileek beren kabuz eta askatasunez erabaki dezaten ULMA C y E, S. Coop.i eskatutako datu pertsonal horiek emango dizkioten ala ez.
2. Datuen Babeserako Politika honek (aurrerantzean, “Datuen Babeserako Politika”) https://www.ulmaconstruction.eus helbide izena duen webgunea (aurrerantzean, “Webgunea) erabiltzen dutenen datu pertsonalak babesteko moduei buruzko informazioa ematen du.
3. Webgunea erabiltzen duen pertsonari “Erabiltzailea” deituko zaio aurrerantzean.
4. Webguneko erabiltzaileen datu pertsonalen eta fitxategi honen arduraduna ULMA C y E, S. Coop. da.(ULMA C y E, S. Coop., Ps. Otadui 3, 20560 OÑATI, Gipuzkoa)
5. Baliteke Webgunean emandako zerbitzu batzuek baldintza partikularrak izatea, datu pertsonalen babesari lotutako alorrean aurreikuspen bereziak eginez, eta hori zerbitzu horietako bakoitzean adieraziko litzateke.
6. Erabiltzaileak bermatu egiten du berak emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoa eta eguneratuak direla, eta obligazio hori ez betetzearen ondorioz zuzenean edo zeharka gerta daitekeen edozein kalte edo galeraren erantzulea izango da. Emandako datuak hirugarren batenak badira, erabiltzaileak bermatu egingo du dokumentu honetan jasotako alderdien berri eman dizkiola hirugarren horri eta haren baimena duela bere datuak ULMA C y E, S. Coop.en esku utziko dituela esandako helburuetarako.
7. Datu pertsonalak formularioaren bitartez eskuratu badira, beharrezkoa izango da erabiltzaileak, gutxienez, asterisko batez markatutako datuak ematea; izan ere, beharrezkotzat jotako datu horiek eman ezean ULMA C y E, S. Coop.ek ezingo du web zerbitzua edo egindako kontsulta onartu, ezta kudeatu ere.
8. Webgunearen edukia Erantzulearen jabetzakoa da eta legez babestuta dago. ULMA C y E, S. Coop.ek datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun mailak ditu, eta berari ematen dizkioten datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu.
9. Erantzuleak adierazten du Webgunearen orrialdeetan ez dagoela hirugarrenen eskubideak edo lege aplikagarria urratzen dituen edukirik, eta, bereziki, datuen babeserako edo edozein pertsonaren segurtasunerako mehatxua izan daitekeen informaziorik duen edukirik edo legez kontrako jarduerak edo portaerak, irainezkoak, mehatxuzkoak, lizunak, difamatzaileak edo kalumniazkoak bultzatzen dituztenak edo arrazakeria edo arrazoi etniko, kultural edo erlijiosoengatik inor jazartzea bultzatzen dutenak, ez eta hirugarren eskubideak, jabego intelektualeko eskubideak barruan izanik, urratzen dituzten delitu ekintzak edo legez babestuta dauden ondasunak bortxatzea dakartenak ere.
II. DATU BILKETAREN XEDEA
1. Fitxategiaren arduraduna ULMA C y E, S. Coop. da, eta bere helburua da erabiltzaileak harpidetu nahi dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handitu eta hobetzea, betiere erabiltzaileak hala eskatzen badu, ULMA C y E, S. Coop.ek gaur egun eskaintzen dituen eta etorkizunean eskainiko dituen produktu eta zerbitzuen gaineko informazio tekniko, operatibo eta komertziala eta Datu Pertsonalen babesari eta Segurtasun Informatikoari buruzko informazioa ohiko bideetatik eta bide elektronikoetatik bidaltzeaz gain.
Erantzuleak Webgunearen erabilerarako beharrezkoa den xedearekin eta irismenarekin tratatuko ditu erabiltzaileen datu pertsonalak.
a) “UNews aldizkaria” informazio buletinaren harpidetzaren kasuan, informazio buletina bidaltzeko. Zuk zeuk borondatez emandako onarpena da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra). Era berean, erabiltzaileei inkestak bidaltzea ere edukiko zenuke, zure zerbitzuak eskaintzeko, bai eta zerbitzuak hobetzeko ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak lirateke.
b) Harremanetarako eta kontsulta bat bidaltzeko Formularioa erabiliz gero, kontsultari erantzuteko. Erantzulearen legezko interesa da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa; hau da, erantzuleak zure korrespondentzia kudeatzeko interesa (RGPDrem 6 artikulua, 1 idatz zatia, f) letra). Horretaz aparte, zuk zure borondatez emandako onarpena ere bada tratamenduaren oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra). Era berean, erabiltzaileei inkestak bidaltzea ere edukiko zenuke, zure zerbitzuak eskaintzeko, bai eta zerbitzuak hobetzeko ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak lirateke.
c) “Bidali CVa” Formularioaren erabileraren kasuan, kontratazio prozesuan parte hartzeko. Zuk zeuk borondatez emandako onarpena da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra).
d) Revit®-erako ULMA Studio zerbitzuen paketea deskargatzeko Formularioa erabiltzen denean, deskargatutako paketearen erabilerarekin lotura duen edozein kontsultari erantzuteko. Zuk zeuk borondatez emandako onarpena da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa (DBEOren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra). Era berean, erabiltzaileei inkestak bidaltzea ere edukiko zenuke, zure zerbitzuak eskaintzeko, bai eta zerbitzuak hobetzeko ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak izango dira.
e) deskargatutako paketearen erabilerarekin lotura duen edozein kontsultari erantzuteko Scaffmax® Aldamio Konfiguratzailea plug-ina deskargatzeko Formularioa erabiltzen denean. Zuk zeuk borondatez emandako onarpena da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra). Era berean, erabiltzaileei inkestak bidaltzea ere edukiko zenuke, zure zerbitzuak eskaintzeko, bai eta zerbitzuak hobetzeko ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak izango dira.
f) Dokumentazio teknikoa deskargatzeko Bezeroen Arloko Formularioa erabiliz gero, eskatutako dokumentazioa eskaintzeko. Erantzulearen legezko interesa da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa; hau da, erantzuleak zure korrespondentzia kudeatzeko interesa (RGPDrem 6 artikulua, 1 idatz zatia, f) letra). Horretaz aparte, zuk zure borondatez emandako onarpena ere bada tratamenduaren oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra). Era berean, erabiltzaileei inkestak bidaltzea ere edukiko zenuke, zure zerbitzuak eskaintzeko, bai eta zerbitzuak hobetzeko ere. Dena dela, erabiltzaileen erantzunak borondatezkoak lirateke.
g) “Showroom Immersion” Formularioaren erabileraren kasuan, showroom birtualera sartzeko esteka bidaltzeko helburuarekin. Zuk zeuk borondatez emandako onarpena da zure datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa (RGPDren 6 artikulua, 1 idatz zatia, a) letra).
2. Erantzuleak 1 puntuan zehaztutako xedetarako tratatuko ditu datu pertsonalak:
a) sistemaren bidez edo “bidali kontsulta” harremanetarako formularioan, "UNews aldizkaria" informazio buletinaren harpidetzan, “CVaren bidalketarako” formularioan, “Revit®-erako ULMA Studio zerbitzuen paketea deskargatzeko” formularioan, “Scaffmax® Aldamio Konfiguratzailea deskargatzeko” formularioan emandako datu pertsonalen tratamendurako onarpenean oinarrituta, dokumentazioa deskargatzeko "Bezeroen Arloko" formularioa edo "Showroom Immersion" formularioa.
b) tratamendua beharrezkoa baita Erantzulearen lege obligazioa betetzeko,
c) bai eta legezko interesen ondorioz Erantzuleak dituen helburuetara iristeko ere, helburu horietako batzuk hauek izanik: Webgunearen funtzionamendu ona eta korrespondentziaren kudeaketa.
3. Erabiltzailearen onarpena borondatezkoa da eta Erabiltzaileak edozein unetan ezeztatu dezake. Aldi berean, jakinarazten dizugu datu pertsonalen tratamendurako emandako onarpena ezeztatzeak ez du eraginik izango ezeztapenaren aurretik datuei emandako tratamenduaren legezkotasunean.
4. Erabiltzailearen datu pertsonalak ez dira automatikoki automatizatuko, ez eta profilak lantzeko erabili ere.
5. Informazioaren Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera, etorkizunean erabiltzaileak ULMA C y E, S. Coop.en komunikazio komertzialik jaso nahi ez badu, bere asmo hori jakinarazi ahal izango du posta elektronikoko helbide honetara idatzita: lopd@ulmaconstruction.es.
III. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
1. Erabiltzaileak honetarako eskubidea edukiko du edozein unetan:
a) datuak eskuratu, zuzendu, kendu, aurkatu eta eramateko eskubideak gauzatzea, lopd@ulmaconstruction posta elektronikoaren bitartez.
b) Tratatzen diren Erabiltzailearen datu pertsonalen gaineko informazioa eskatzea, baita honen gaineko informazioa ere: tratamenduaren xedea, tratatutako datuen kategoriak, datuen kontserbazio aldia, datuen jatorria, irismena eta tratatzeko era, eta zer erakunderi emango zaizkio datuak,
c) eragozpenak jartzea baldin eta datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa Erantzulearen legezko interesa bada,
d) onarpena ezeztatzea, baldin eta Erabiltzailearen datu pertsonalak onarpenean oinarrituta tratatzen badira,
2. Erreklamazio bat aurkeztea Kontrol Agintaritzari, hau da, Datu Pertsonalen Babeserako Bulegoko buruari.
3. 1 idatz zatian jasotako eskubideak gauzatzeari buruzko eskaerak formatu elektronikoan aurkeztuko dira, eta helbide honetara bidaliko dira:lopd@ulmaconstruction.es
4. Erantzuleari dagokio Erabiltzailearen datu pertsonalak ezabatzeko eskaerari ezetz esateko eskubidea, baldin eta datuak kontserbatzea beharrezkoa bada erreklamazioei erantzuteko edo lege aplikagarriak ezartzen duena betetzeko.
IV. DATUAK HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA
1. Lege aplikagarriaren ondorioz datuak eskuratzeko baimena duten erakundeei eta Administrazio Publikoari, Epaitegiei eta Auzitegiei ere utzi ahal izango zaizkie Erabiltzaileen datu pertsonalak.
2. Erantzuleak ez du datu pertsonalak EEEtik kanpoko hirugarren herrialdeetara transferitzeko asmorik.
3. Scaffmax® Aldamio Konfiguratzailea plug-ina deskargatzen bada, formularioaren datuak hornitzaileari jakinaraziko zaizkio (https://www.softtech.de/), zeina Alemanian baitago, deskargatutako paketearekin lotura duen edozein kontsultari erantzuteko, produktuak zenbateraino asebetetzen duen jakiteko eta zerbitzuan hobekuntzak eskaintzeko.
V. DATUEN KONTSERBAZIO DENBORA
1. Erabiltzailearen datu pertsonalak denbora tarte hauetan edukiko dira gordeta:
a) "UNews aldizkaria" informazio buletinaren harpidetzaren kasuan, Erabiltzaileak baimena ezeztatu arte.
b) Harremanetarako eta kontsulta bat bidaltzeko formularioaren erabileraren kasuan, 4 urtean, kontsulta jasotzen den unetik hasita.
c) “Bidali CVa” formularioaren erabileraren kasuan, sei hilabetean, zure CVa jasotzen den egunetik hasita.
d) Revit®-erako ULMA Studio zerbitzuen paketea deskargatzeko formularioa erabiltzen denean, 4 urtean, eskaera jasotzen den egunetik hasita.
e) Scaffmax® Aldamio Konfiguratzailea deskargatzeko formularioa erabiltzen denean, 4 urtean, eskaera jasotzen den egunetik hasita.
f) Dokumentazio teknikoa deskargatzeko Bezeroen Aroloko formularioaren erabileraren kasuan, 4 urtean, eskaera jasotzen den unetik hasita.
g) "Showroom Immersion" formularioaren erabileraren kasuan, 4 urtean, eskaera jasotzen den unetik hasita
Webgune honek, Interneteko gune gehienek bezala, Cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia hobetzeko eta optimizatzeko. Ondoren Cookieen gaineko informazio zehatza duzu, Cookieak zer diren, webgune honek zer Cookie mota erabiltzen dituen, eta nola desaktibatu ditzakezun zure nabigatzailean eta zehazki hirugarrenen Cookieen instalazioa nola blokeatu dezakezun.
Zer dira Cookieak eta nola erabiltzen ditugu gure webgunean?
Web orriek erabiltzailearen esperientzia eraginkorragoa izan dadin erabili ditzaketen testu fitxategi txiki batzuk dira cookieak.
Legeak zure gailuan cookieak gordetzen uzten digu, baldin eta behar-beharrezkoak badira web orrialdearen funtzionamendurako. Gainerako cookie motetarako, berriz, webgune honek zure baimena behar du. Interneteko gune gehienek bezala, ULMA C y E, S. Coop.en webguneak Cookieak erabiltzen ditu honetarako:
- Ziurtatzeko web orriek ondo funtzionatu dezaketela.
- Zure lehentasunak gordetzeko, esaterako aukeratu duzun hizkuntza eta letra tamaina.
- Zure nabigazioko esperientzia ezagutzeko.
- Informazio estatistiko anonimoa biltzeko, esaterako zer orrialde ikusi dituzun edo zenbat denbora eman duzun gure baliabideetan.
- Batzuetan erabiltzailearentzat nabarmenak eta erakargarriak izan daitzeken iragarkIak erakustea
Cookieen erabilerak zure nabigazioa optimizatzea ahalbidetzen digu, eskaintzen dugun informazioa eta zerbitzuak zure interesetara egokituta, bisitatzen gaituzun bakoitzean esperientzia hobea izan dezazun. ULMA C y E, S. Coop.en webguneak Cookieak erabiltzen ditu funtzionatzeko, eta Erabiltzailearen nabigazioa ahalik eta gehien egokitu eta errazteko.
Cookieak erabiltzaile anonimo bakar bati eta bere ordenagailu/gailuari lotuta daude, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalak ezagutzeko erreferentziarik ematen. Une oro zure nabigatzailearen konfigurazioan sartu ahal izango zara ULMA C y E, S. Coop.en webguneak bidalitako Cookieen instalazioa aldatzeko edota blokeatzeko, betiere edukietarako sarbidea izanik. Halere, baliteke Zerbitzuen funtzionamenduaren kalitatea kaltetuta egotea.
Zergatik dira garrantzitsuak?
- Ikuspuntu teknikotik, webguneek arinago funtzionatzea eta erabiltzaileen lehentasunetara egokituta egotea ahalbidetzen dute, esaterako hizkuntza edo herrialdeko moneta gordetzea edo sartzeko erabilitako gailua antzematea.
- Babes eta segurtasun mailak ezartzen dituzte, webgunearen edo bere erabiltzaileen aurkako zibererasoak eragozteko edo zailtzeko.
- Baliabideen kudeatzaileak Cookieetan bildutako datu estatistikoak ezagutzea ahalbidetzen dute, beren zerbitzuen kalitatea eta esperientzia hobetzeko.
Zer Cookie mota erabiltzen dugu ULMA C y E, S. Coop.en?
Cookieak bidaltzeko eta datuak tratatzeko erabiltzen den ekipoa edo domeinua kudeatzen duen erakundearen arabera, Cookieak bi motatakoak izan daitezke:
- Cookie propioak: Webguneak hobeto funtzionatu dezan zure ordenagailura igortzen diren Cookieak dira, eta horiek geuk bakarrik kudeatzen ditugu (adibidez, sare sozialen botoiak sakatu edo beste webgune batean dauden bideoak ikusten ditugunean). Biltzen dugun informazioa gure zerbitzuaren kalitatea eta zuk erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko erabiltzen da.
- Hirugarrenen Cookieak: gure Webguneaz bestelako domeinu batek ezarritakoak dira. Ezin ditugu beste webgune batzuen cookieetan gordetako datuak eskuratu webgune horietan nabigatzen duzunean.
Aktibatuta ematen duten denbora tartearen arabera:
- Saioko Cookieak: erabiltzaileak web orria utzi edo nabigatzailea ixten duenean iraungitzen dira. Erabiltzailea web orri batean dagoen bitartean datuak bildu eta gordetzeko diseinatutako Cookieak dira.
- Cookie iraunkorrak: erabiltzaileak web orria utzi edo nabigatzailea ixten duenean iraungitzen dira.Erabiltzailea web orri batean dagoen bitartean datuak bildu eta gordetzeko diseinatutako Cookieak dira. Minutu batzuk edo urte batzuk ere egon daitezke aktibatuta.
Beren helburuaren arabera:
- Cookie teknikoak: datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzen uzten dute.
- Pertsonalizaziorako cookieak: Erabiltzaileei sartzen uzten die baldin eta ezaugarri berezi batzuk betetzen badituzte (nabigatzailea, hizkuntza, etab.)
- Analisiko cookieak: Erabiltzaileen portaerari buruzko datuak jasotzen dituzte eta erabiltzailearen profil bat egiten uzten dute.
- Publizitateko cookieak: Publizitate guneen kudeaketari buruzko datuak jasotzen dituzte
ULMA C y E, S. Coop.en zerbitzu batzuek sare sozial batzuekiko konektoreak erabili ditzakete: Facebook, Twitter, Google+, Linkedin, etab.
Erregistro soziala erabiltzerakoan, baimena ematen diozu sare sozialari Cookie iraunkor bat gordetzeko.
Cookie horrek zerbitzuan duzun identifikazioa gogoratzen du, eta horrela hurrengo bisitetan azkarrago sartu ahal izango zara webgunean. Cookie hau ezabatu daiteke, eta, gainera, ULMA C y E, S. Coop.en zerbitzuetan sartzeko baimenak baliogabetu ditzakezu sare sozial zehatzaren pribatutasuneko konfiguraziotik.
www.ulmaconstruction.eus webgunean erabilitako cookieen zerrenda:
Nola konfiguratu ditzaket nire Cookieak?
Cookie politika hau onartuta baimentze ari zara Cookieak Cookie Politika honetan jasotako baldintzetan erabiltzea. Erabiltzailea erregistratzen denean ULMA C y E, S. Coop.ek Cookieen Politika honetan sartzeko aukera ematen dio, politikaz informatuta egon dadin; halere, erabiltzaileak Cookieen erabilera blokeatu, ezabatu eta baztertu dezake une oro.
Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzaileak dituen aukeren konfigurazioaren bitartez.
Gure Cookien Politika eguneratzen dugu?
Gerta daiteke gure Webguneko Cookieen Politika eguneratzea; horregatik, gomendatzen dizugu gure Webgunean sartzen zaren bakoitzean politika hau ikustea cookieak nola eta zertarako erabiltzen dugun ondo jakin dezagun.
Cookie politika egun honetan eguneratu zen azkeneko aldiz: 2018/05/02
VII. ERANTZULEAREKIN HARREMANETAN JARTZEA
1. Para cualquier consulta adicional relacionada con la Política de Protección de datos, diríjase a la dirección del Responsable mencionada en el punto I.
VIII. DATUEN BABESARI BURUZKO POLITIKAKO ALDAKETAK
1. ULMA C y E, S. Coop.ek eskubidea dauka politika hau aldatu eta legeen edo jurisprudentziaren berrikuntzetara zein industriaren praktika berrietara egokitzeko.Kasu horietan, ULMA C y E, S. Coop.ek egindako aldaketen berri emango du web orri honetan, aldaketak praktikan jarri baino lehenago, zentzuzko aurrerapenez.
2. Ondoren adierazten den data da datuen babesari buruzko politikaren bertsiorik berriena aplikatzeko data:
2022/12/13