DORPA aldamioa fatxadak estaltzeko multzo modularrak dira, langaluze, diagonal eta plataformez lotutako bastidoreek osatuak.
EN 12810-1/2 eta EN 12811-1/2/3 araudi europarren arabera egiaztatuta dago.
- Muntatzen azkarra eta erraza, tresnarik gabe eta osagai gutxirekin.
- Segurtasuna:
- Muntaketa baranda babes kolektiborako. Beheko mailatik muntatuta eta goiko mailara igotzeko unean erortzeko arriskutik babestea. Segurtasun oina EN 795 arauaren arabera egiaztatuta (ez erortzeko babesa ainguraketarako gailuetan).
- Barandak kanpo zein barruko babeserako. Sarbide seguruak, tranpala duten plataformen bidez edo eskailerak atxikita dituztenen bidez (aldamioaren altueraren arabera).
- BRIO norabide anitzeko aldamioarekin bateragarria (elementu ugari berdinak dituzte).
- Korrosiotik babestuta, beroan galbanizatuta baitago: gainazalen akabera bikaina eta oso iraunkorrak.
- Zabalerak premia desberdinetara egokituta (0,70 m eta 1,02 m).
- Plataforma ez labainkorrek eta bastidoreek beraiek ustekabeko mugimenduak egitea eragozten dute.
- Aldamio arina, diseinu optimizatuduna.
- Hainbat altueratan laneko mentsulak edukitzea ahalbidetzen du.